
Gizarte Erantzukizun Korporatiboarekiko dugun konpromisoaren barruan, joan den ostiralean, maiatzak 24, Itelazpik EAEko hezkuntza-sektoreari eskaintzen dion bisita gidatuen programako beste jardunaldi bat burutu genuen. Hala, Errenteriako Don Bosco LHIIko ikasleen talde batek, irakasleekin batera, Jaizkibeleko Telekomunikazioetako Zentroaren instalazioak bisitatu zituen. Don Bosco hezkuntza-zentroa Ikaslan Gipuzkoan dago sartuta, hau da, lanbide-heziketa eskaintzen duten Gipuzkoako Lurralde Historikoko zentro publikoen elkartean. Aldi berean, Ikaslan Gipuzkoa Ikaslan Euskadiko kide da eta azkenengo horrek lankidetza-hitzarmen bat du Itelazpirekin.
Bisitan zehar, telekomunikazioetako zentroko ekipoen gela guztiak ezagutzeko aukera izan zuten eta, bertan, energia, garraio, TETRA eta difusioko sistemen inguruko azalpenak eman zizkieten. Plantako sistemak ezagutu ostean, komunikazioetako dorrea azaldu zen eta sistema erradiatzaile guztiak birpasatu zituzten: loturak, tetra, fm, ltd, etab..
Bisitaren azkenengo partean, norbera babesteko sistema nagusiak gogorarazi ziren (NBEk, arnesa, kako bikoitza, segurtasun-soka) eta Itelazpik Lan-segurtasun eta Osasuneko arriskuak murrizteko burutzen dituen ekintzak azaldu ziren, baita ingurumenaren eremuan burutzen dituenak ere.
ITELAZPItik, espero dugu interesa erakartzen jarraitzea euskal gizartean oro har eta gure inguruneko hezkuntza-zentroetan bereziki; izan ere, horiei ahalik eta arretarik onena ematea espero dugu Gizarte Erantzukizun Korporatiboarekiko daukagun konpromisoaren barruan.

