Lehendakaria eta gainerako agintariak ITELAZPIko Oiz telekomunikazio zentroko bisitan zehar[/caption]
Irailaren 16an, asteazkena, Iñigo Urkullu Lehendakariak, Ogasun eta Finantza sailburu Ricardo Gatzagaetxebarriarekin batera, ITELAZPIren instalazioak bisitatu zituen, Juan Jose Baños zuzendari nagusiaren eskutik. Halaber, bisitan izan ziren ITELAZPIko Presidentea, Carmelo Arcelus, eta Presidenteordea, Xabier Arrieta.
ITELAZPIren titulartasuna Eusko Jaurlaritzarena da osorik, eta Euskadiko irratikomunikazioko zentroen sare publikorik handiena kudeatzeaz arduratzen da; horrez gain, Broadcasting, TETRA eta Aterpetze zerbitzuak ematen dizkie.
Bisitak 2 ordu baino gehiago iraun zuen, eta tarte horretan Lehendakariak ITELAZPIko profesionalak agurtzeko aukera izan zuen, eta enpresak Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan duen egoitza ezagutu zuen. ITELAZPIko zuzendari nagusi Juan Jose Bañosek azaldu egin zizkien ITELAZPIren ibilbide arrakastatsua, gaur egungo errealitatea eta enpresa moduan etorkizunari begira dituen erronkak, gobernu onaren erreferentzia publikoa izan nahi duen heinean.
Ondoren, monitorizazio eta kontrol gelara joan ziren, eta bertan, ITELAZPIko TETRA zerbitzuaren arduradun Ricardo Lizundiaren azalpenen laguntzarekin, proiektu baten proba baten lekuko zuzena izan zen: ITELAZPI, bere partner teknologikoa den TELTRONIC eta METRO BILBAO bezeroarekin batera ari da proba hori egiten, eta nazioartean aitzindaria da.
Erakustaldian zehar, Lehendakariak taldeko elkarrizketen komunikazio operatiboko proba bat ikusi ahal izan zuen, bi geltokiren arteko denbora errealeko bideo transmisio batekin, eta bertan metroko tren baten irudiak ere agertzen ziren, lurpeko sarean zirkulatzen. Proiektuaren berritasuna da transmisio multimedia hori (LTE-4G) emisio kritikorako TETRA sareen teknologian integratuta dagoela, eta horrek segurtasun eta jarraitasun mailarik handiena ematen dio.
Proba pilotuan bertan zegoen TELTRONICeko arduradun Roman Abadiasek adierazi zuenez, horrelako komunikazio integratuen mota hau garapen teknologikoaren burura iristeko puntuan dago nazioarteko industrian, eta bere konpainia antzeko probak egiten ari dira munduan zehar, esaterako, Maracana estadioan, Rio de Janeiron jokatu zen munduko futbol lehiaketan, soluzio teknologiko horren azken lanak burutzeko; izan ere, teknologia horren ezarpena oso mesedegarria litzateke hainbat sektoretan, batez ere tren sektorean, eta hain zuzen ere horregatik da bereziki aitzindaria gurean egiten ari den proba pilotua. Ildo horretan, halaber proban bertan izan zen METRO BILBAOko Roberto Salanek hainbat aplikazio jakin eta interesgarri azpimarratu zituen, adibidez, gidariak hurrengo geltokietako kaien irudiak eskuratzea jendetza handia pilatzen den uneetan, eta bagoien atzeko aldeen irudiak maniobrak egiteko orduan, edo baita ere multimedia fitxategiak transmititzeko aukera mantentze lanak egiteko.
Bisita amaitzeko, Lehendakaria eta gainerako agintariak Oiz mendira joan ziren, bertan baitago ITELAZPIk kudeatzen duen Telekomunikazio Zentroen Sareko zentro nodal nagusietako bat. Bertan, ITELAZPIko zuzendari tekniko Iñigo Perezek azalpenak eman zizkien dauden azpiegitura eta ekipamenduei buruz, baita funtzionamenduari eta ezarritako segurtasun neurriei buruz ere. Aurkako baldintza meteorologikoak zirela eta, begien bistan geratu zen langile teknikariek batzuetan nolako zailtasunekin lan egin behar izaten duten.
Bisitaren amaieran, bai Lehendakariak bai Ogasun eta Finantza sailburuak zorionak eman zizkioten ITELAZPIko zuzendari nagusiari, barruko langileek zein kanpokoek garatutako lan onari esker sozietateak daraman martxa egokiagatik.
Argazkiak: Itelazpi eta Irekia
[gallery columns="5" ids="eyJ1cmwiOiJodHRwOlwvXC93d3cuaXRlbGF6cGkuZXVzXC93cC1jb250ZW50XC91cGxvYWRzXC8yMDE1XzA5XzE2X2xoa19pdGVsYXpwaV8wMTQyLmpwZyIsInRpdGxlIjoiMjAxNV8wOV8xNl9saGtfaXRlbGF6cGlfMDE0IiwiY2FwdGlvbiI6IiIsImFsdCI6IiIsImRlc2NyaXB0aW9uIjoiTGVoZW5kYWthcmlhIGV0YSBnYWluZXJha28gYWdpbnRhcmlhayBJVEVMQVpQSWtvIHBlcnRzb25hbGFyZWtpbiJ9,eyJ1cmwiOiJodHRwOlwvXC93d3cuaXRlbGF6cGkuZXVzXC93cC1jb250ZW50XC91cGxvYWRzXC8yMDE1XzA5XzE2X2l0ZWxhenBpXzAyMS5qcGciLCJ0aXRsZSI6IjIwMTVfMDlfMTZfaXRlbGF6cGlfMDIiLCJjYXB0aW9uIjoiIiwiYWx0IjoiIiwiZGVzY3JpcHRpb24iOiJKdWFuIEpvc1x1MDBlOSBCYVx1MDBmMW9zLCBJVEVMQVpQSWtvIFp1emVuZGFyaSBOYWd1c2lhLCBiYWkgTGVoZWRha2FyaWFyaSBiYWkgZ2FpbmVyYWtvIGFnaW50ZWVpIHNvemlldGF0ZWtvIHhlaGV0YXN1bmVuIGF6YWxwZW5hayBlbWF0ZW4uIn0=,eyJ1cmwiOiJodHRwOlwvXC93d3cuaXRlbGF6cGkuZXVzXC93cC1jb250ZW50XC91cGxvYWRzXC8yMDE1XzA5XzE2X2xoa19pdGVsYXpwaV8wMjcyLmpwZyIsInRpdGxlIjoiMjAxNV8wOV8xNl9saGtfaXRlbGF6cGlfMDI3IiwiY2FwdGlvbiI6IiIsImFsdCI6IiIsImRlc2NyaXB0aW9uIjoiSVRFTEFaUElrbyBURVRSQSB6ZXJiaXR6dWFyZW4gYXJkdXJhZHVuIFJpY2FyZG8gTGl6dW5kaWEgbW9uaXRvcml6YXppbyBldGEga29udHJvbCBnZWxhbiBURVRSQS1MVEUgcHJvYmEgcGlsb3R1IGJlcnJpdHphaWxlYXJlbiBhemFscGVuYWsgZW1hdGVuICJ9,eyJ1cmwiOiJodHRwOlwvXC93d3cuaXRlbGF6cGkuZXVzXC93cC1jb250ZW50XC91cGxvYWRzXC8yMDE1XzA5XzE2X2xoa19pdGVsYXpwaV8wMzkyLmpwZyIsInRpdGxlIjoiMjAxNV8wOV8xNl9saGtfaXRlbGF6cGlfMDM5IiwiY2FwdGlvbiI6IiIsImFsdCI6IiIsImRlc2NyaXB0aW9uIjoiSVRFTEFaUElrbyBPaXogdGVsZWtvbXVuaWthemlvIHplbnRyb2tvIGJpc2l0YW4gemVoYXIuXG4oRXprZXJyZXRpayBlc2t1bWFyYSkgSVx1MDBmMWlnbyBQZXJleiBJVEVMQVpQSWtvIFp1emVuZGFyaSBUZWtuaWtvYSwgSnVhbiBKb3NlIEJhXHUwMGYxb3MgSVRFTEFaUElrbyBadXplbmRhcmkgTmFndXNpYSwgSVx1MDBmMWlnbyBVcmt1bGx1IExlaGVuZGFrYXJpYSwgUmljYXJkbyBHYXR6YWdhZXR4ZWJhcnJpYSBPZ2FzdW4gZXRhIEZpbmFudHphIHNhaWxidXJ1YSwgSVRFTEFaUElrbyBQcmVzaWRlbnRlYSwgQ2FybWVsbyBBcmNlbHVzLCBldGEgSVRFTEFaUElrbyBQcmVzaWRlbnRlb3JkZWEsIFhhYmllciBBcnJpZXRhLiAifQ==,eyJ1cmwiOiJodHRwOlwvXC93d3cuaXRlbGF6cGkuZXVzXC93cC1jb250ZW50XC91cGxvYWRzXC8yMDE1XzA5XzE2X2l0ZWxhenBpXzA1MS5qcGciLCJ0aXRsZSI6IjIwMTVfMDlfMTZfaXRlbGF6cGlfMDUiLCJjYXB0aW9uIjoiIiwiYWx0IjoiIiwiZGVzY3JpcHRpb24iOiJCaXNpdGFyZW4gYW1haWVyYW4sIGJhaSBMZWhlbmRha2FyaWFrIGJhaSBPZ2FzdW4gZXRhIEZpbmFudHphIHNhaWxidXJ1YWsgem9yaW9uYWsgZW1hbiB6aXpraW90ZW4gSVRFTEFaUElrbyB6dXplbmRhcmkgbmFndXNpYXJpLCBiYXJydWtvIGxhbmdpbGVlayB6ZWluIGthbnBva29layBnYXJhdHV0YWtvIGxhbiBvbmFyaSBlc2tlciBzb3ppZXRhdGVhayBkYXJhbWFuIG1hcnR4YSBlZ29raWFnYXRpay4ifQ=="]