
Gizartearen alde hartu dugun konpromisoaren baitan, pasa den ostiralean, maiatzaren 31n, Itelazpik EAEko hezkuntza-sektoreari eskaintzen dion bisita gidatuen programaren jardunaldi berri bat egin zen. Programa horri esker, Gasteizko Mendizabala LHIIko ikasle talde batek (Ikaslan Araba) in situ ezagutu ahal izan zituen Zaldiarango Telekomunikazio Zentroko instalazioak eta funtzionamendua.
Itelazpik eskaintzen dituen jarduera eta zerbitzuei buruzko ikuspegi orokorra eskaini zitzaien bisitaren hasieran. Era berean, genero-berdintasunaren, euskararen erabileraren sustapenaren edota ingurune naturala babesteko jardueren garapenaren tankerako arloetan gidatzen gaituzten konpromisoak azaldu zitzaizkien. Jarraian hitzaldi teknikoak eskaini ziren telekomunikazio zentroko taldeen areto desberdinetan. Haietan, ikasleek energiaren, garraioaren, TETRAren, LTD telebistaren eta FM irratiaren sistemen kontzeptu orokorrak ezagutu ahal izan zituzten. Plantan sistemak ezagutu ostean, komunikazio dorrearen inguruko azalpena eman zen eta bistan zeuden sistema bikain guztiak errepasatu zituzten. Bisitaren amaieran langile teknikoek beren burua babesteko erabiltzen dituzten ekipamenduak (NBE) errepasatu zituzten, laneko segurtasun eta osasun arloko arrisku nagusiak errepasatzearekin batera.


