

Joan den ostiralean, urriak 8, COVID osasun-krisiaren ondorengo normalizaziorako joera orokorrarekin bat eginik, ITELAZPIk bisita gidatuen programari ekin dio berriro, Zaldiarango zentro igorlean Bilboko Ingeniaritza Eskolari harrera eginez. 2021an egingo den bisita bakarra izango da, eta 2022an berrabiatuko da programazio osoa.
Bisitan parte hartu zuten ikasleek telekomunikazioen benetako instalazio bat osatzen duten sistemak ezagutu zituzten: azpiegitura fisikoa eta zerbitzu orokorrak, hornidura elektrikoa, seinale-garraioa, LTD eta FM hedapen-zerbitzuak eta TETRA komunikazio kritikoen zerbitzuak. Ikasleek ITELAZPIk EiTB Mediaren LTD eta FM seinaleak nola garraiatzen dituen ezagutzeko aukera izan zuten, Zaldiarandik zabaltzeko eta ondoko beste telekomunikazio zentro batzuetara garraiatzeko.
Halaber, mantentze-jarduerak jorratu ziren, baita beste gai batzuk ere, hala nola lan-arriskuen prebentzioa, ingurumena babesteko ekintzak eta ITELAZPIk emakumea telekomunikazioen sektorean sustatzeko egiten duen bultzada.
Bisita gidatuen programa #ItelazpiEzagutu atalean kokatzen da. Ardatz horren bidez, gizarte-erantzukizun korporatiboko ekimenak garatzen dira, dibulgazio-jatorrikoak eta telekomunikazioen arloko ezagutzak ematen dituen hezkuntza-sektoreari zuzenduak. Programa Bilboko Ingeniaritza Eskolarekin eta Ikaslan Euskadi Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Euskal Sarearekin egindako lankidetza-hitzarmenen bidez egituratzen da batez ere



