ITELAZPIko zuzendari nagusi Matxalen Lauzirikak eta Euskal Mendizale Federazioko (EMF/FMV) presidente Zigor Egiak lankidetza-hitzarmen berri bat sinatu dute, ITELAZPIk mendiko jardueren garapenean eta naturguneen sustapenean balioa emateko duen gaitasun teknologikoa indartzeko. Hitzarmen berri hau EMF/FMVren Zuzendaritza Batzorde berriaren agintaldiaren hasieran kokatzen da, aurtengo martxoan hautatu dena, eta lehen aldiz genero partaidetza parekidea aurkezten duena.
Hitzarmen berriak euskal mendizaletasunak bizi duen aparteko uneari eusten lagundu nahi du, izan ere aurrekaririk gabeko hazkundea izan baitu federatuen kopuruan (gaur egun 40.000).
Tetra telekomunikazio-sarea
Hitzarmen berriaren balio-proposamenean ITELAZPIk kudeatzen duen TETRA telekomunikazio-sistema publikoa funtsezkoa izaten jarraituko du. Sistema hori ibilaldi arautuak antolatzen dituzten laguntzaileek erabiltzen dute, eta, horri esker, egungo 40.000 federatuek aukera izango dute leku isolatuagoetan segurtasun handiagoz garatutako jarduerez gozatzeko.
ITELAZPIren TETRA telekomunikazio-sistema publikoak estaldura mugikorra bermatzen du lurraldearen % 100ean, eta ohiko telefonia mugikorrak aurreikusten ez dituen fidagarritasun-maila eta prestazioak ematen ditu, jarduera horiek koordinatu eta kontrolatzeko ezinbestekoa bait da urrutiko komunikazio-sistema egokia izatea.
Berrikuntza digitala mendiko jardueretan
EMF/FMVren Zuzendaritza Batzorde berriaren egitasmoekin bat etorriz, eta ITELAZPIk 21-24 aldirako dituen ildo estrategikoetako bat izanik, hitzarmen berriak berrikuntza gisa jasotzen du berrikuntza-mahai bat garatzea, non ITELAZPIk eta EMF/FMVk mendiko jardueren digitalizazioan aplikatutako erabilera kasu berriak identifikatzeko lan egiteko aukera izango duten.
Segurtasuna, geolokalizazioa edo denboren kontrola hobetzea hobekuntza handia izan dezaketen gaiak dira, ITELAZPIk dagoeneko lantzen dituen teknologia berrien aplikazioaren bidez; esaterako, LoRa sareen kasuan, irismen handiko eta potentzia txikiko teknologia nagusietako bat da, eta horren gainean garatzen ari dira IoTaren proiektuak (Internet of Things) landa-eremuetan, ezarpena oso konplexua den lekuetan.