- Aintzatespena IKASLANek eman du, LH-ko eskola publikoen euskal sareak.
- Bi erakundeek lankidetza-hitzarmen bat garatzen dute 2018tik.
Gizarte-erantzukizuneko politika aktiboen garapenak garrantzi handia du ITELAZPIren estrategian. Ingurumena, berdintasuna, hizkuntza-normalizazioa edo bere jarduera jendarteratzea dira Itelazpik gizarteari balioa itzultzeko erabili nahi dituen ekintzen ardatz nagusiak. Hori guztia 2030 Agendan adierazitako Garapen Jasangarriko Helburuak gidan jasotzen dira.
Dibulgazio-ildoak irakaskuntzaren eremuan oinarritzen da. Ia bere jaiotzetik, Itelazpik Bilboko Ingeniaritza Eskolarekin lankidetza egin du. 2018an, ildo beretik jarraituz, hitzarmen berri bat sinatu zuen Lanbide Heziketa publikoarekin.
Lankidetza horren eta bi erakundeekin egindako lan emaitza onaren ondorioz, Alba Estanyol IKASLAN Bizkaiako koordinatzaileak LHren eremuan gizartearekiko arduratsua den erakundearen aitorpena eman dio Itelazpiri. Onarpena, besteak beste, gure emisio-zentroetara bisita gidatuak egiteko programa eta Itelazpik gradu amaierako proiektu onenari ematen dion #TelekoSaria ekintzetan oinarritzen da.
ITELAZPIk lanean jarraituko du ekintza-ildo horretan, telekomunikazio-azpiegituren esparruan ezagutza praktikoa helarazteko, unibertsitateko eta LHko ikasleen prestakuntza-ibilbidea osatzeko.