

- A kalifikazioa lortu du emisio eta kontsumo energetikoen kategorian.
- Fatxada berritzeak eta plaka fotovoltaikoak hobekuntza nabarmenak izan dira.
Ekainean, Itelazpik eraikinei ematen zaien eraginkortasun energetikoaren ziurtagiri gorena jaso du. Egoitza nagusia bikaintzat jo da, eta A mailara iritsi da karbono dioxidoaren emisioen (4,1 kgCO2/m2 urteko) eta energia primario ez-berriztagarriaren kontsumoaren (22 kWh/m2 urteko) kategorietan. Aurreko erregistroak 2018an kalkulatu ziren: 23 KgCO2/m2 (D) urtean eta 135,8 KWh/m2 urtean (E), hurrenez hurren. Horrek esan nahi du % 80 baino gehiago hobetu dela.
Emaitza bikain hau Itelazpik ingurumenarekiko duen konpromiso sendoari lotuta dago, ahal den guztietan energia garbien alde edo ingurumenaren aldetik jasangarriak diren teknikak erabiltzearen alde eginez. Azken lau urteotan Itelazpik panel fotovoltaikoen sistema bat ezarri du, hornikuntza orokorreko sarearen osagarri. Era berean, eraikinaren fatxada berritu du, fatxada aireztatu baten alde eginez. Horrek guztiak eragina izan du adierazitako hobekuntza garrantzitsuan, sozietate honen jarduera zuzentzen duen ingurune naturalaren aldeko politika berretsiz.



