

- Hegaztiek linea elektrikoen aurka talka egitea eta elektrokutatzea saihesteko neurrietan oinarritzen dira.
ITELAZPI Eusko Jaurlaritzaren Telekomunikazioen Sozietate Publikoak sentsibilitate berezia du kudeatzen dituen telekomunikazio-azpiegiturak kokatzen diren ingurumen-espazioarekin. Ildo horretan, 1432/2008 Errege Dekretuan ezarritako betebeharrak betez, 2022. urte honetan hasi da hegazti-fauna tentsio ertain eta altuko aireko linea elektrikoen talkatik eta elektrokuziotik babesteko neurriak aplikatzen.
Aurten ITELAZPIk hegazti-faunarentzako babesen instalazioa osatu du BELAR (Gipuzkoa) eta ZIERBENAko (Bizkaia) telekomunikazio-zentroak hornitzen dituzten linea elektrikoetan. Ekintza teknikoak honako hauek izan dira: silikonazko babesak hornitzea eta instalatzea linea elektrikoaren euskarri bakoitzaren osagai aktibo bakoitzaren gainean (amarratze-grapak, isolagailuak, autobalbulak, zirkuitulabur fusibleak, konexio-bornak, etab.), hegazti horien talka edo elektrokuzioa saihesteko.
Itelazpik ingurune naturala babesteko konpromisoa hartzen duen GJHen barruan sartzen da ekintza hau.



