

- Ihobek erosketa- eta kontratazio-programa publikoaren idazkaritza teknikoa egiten du, eta Itelazpiren lana aitortu du arlo horretan izandako emaitza bikainagatik.
- Bere konpromisoarekin jarraituz, Itelazpi 2030 programari atxikiko zaio laster.
Ihobek, 2030erako Euskadiko Kontratazio eta Erosketa Berdearen Programako idazkaritza teknikoa duen sozietateak, Itelazpiri jakinarazi dio emaitza bikaina duela zerbitzu, hornidura eta obren lizitazioetan ingurumen-izaerako kontratazio-klausulak sartzean. Ihoberen arabera, emaitza horri esker, Itelazpi gai honetan ibilbide luzeagoa duten euskal erakunde publikoen artean kokatzen da. Aitorpenak lizitazio kopurua eta kontratatutako zenbatekoa hartzen ditu oinarri bezala. Adibide gisa, Itelazpik ingurumen-irizpideak aplikatzen ditu honako produktu eta zerbitzu hauen erosketan: papergintza, informatika- eta inprimaketa-ekipoak, eraikinen garbiketa, ibilgailuen renting-a, elikadura, lorezaintza, obra zibileko proiektuak, telekomunikazio-ekipoak, hondakinen kudeaketa, hornidura elektrikoa, mezularitza, bulegoko altzariak, ehunak eta ekitaldietan. Hori guztia jasota dago Ingurumen Adierazpenean eta EMAS ingurumen-sistemak ziurtatuta.
Itelazpik bere ingurumen-konpromisoa indartuko du, hamarkada honetarako Ihobek koordinatutako programa berri bati atxikiz. Gainera, Itelazpik lanean jarraituko du gai hauei bultzada emanez eta bere hedapenean bai langileekin, enpresa hornitzaileekin baita gainerako interes-taldeekin ere, bere eragin-eremuan eredua izanik.
Informazio gehiago:
https://www.ihobe.eus/argitalpenak/euskadiko-erosketa-eta-kontratazio-berdearen-programa-2030



