

- Itelazpiko Administrazio Kontseiluko ordezkari berriek karguak hartu dituzte.
- Bilera osatzeko, Oiz mendiko instalazioa bisitatu da.
Abenduaren 18ko goizean, Itelazpiko Administrazio Kontseiluko ordezkari berriak karguaz jabetu dira, eta aurten egindako hauteskunde autonomikoen ondoren, ia erabat berritu da.
Kontseiluaren lehendakaria Agustin Zubillaga izango da, Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saileko Administrazio Digital eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea. Gainerako ordezkariak hemen ezagutu daitezke.
Itelazpik Teknologi Parkeko Zamudio/Derio Campusean duen egoitzan egindako bileraren amaieran, ordezkariek Sozietate Publikoak kudeatzen duen instalazio nagusietako bat bisitatu dute, Oiz mendiaren tontorrean.



