2021eko maiatzak 17a

Plan Estrategiko berriak sei ardatz eta hamaika proiektu estrategiko izango ditu. Digitalizaziorako funtsezkoak slogan berriarekin, Itelazpik nabarmendu nahi du telekomunikazio-azpiegiturek eginkizun garrantzitsua izango dutela administrazio publikoen eta lurraldeen eraldaketa digitalean, Gauzen Internet (IoT) garatzeari eta 5G sarea hedatzeari esker, batez ere landa-eremuetan, beharrezkotzat jotzen baita horietan lurralde-orekari eustea.



