
Itelazpiko Berdintasun Batzordeak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu du Itelazpi egoitzan egindako ekitaldi baten bidez. Ekitaldi horretan, #EmakumeaTeknologian 4. lehiaketaren irabazleak parte hartu du: Olaia Justo, Ezentis enpresako telekomunikazio-teknikariak. Olaiak Itelazpik otsailean egiten duen ikus-entzunezko lehiaketan parte hartu du, eta bideo batean, telekomunikazioetan 30 metrotako altueran nola egiten duen lan erakutsi du. Matxalen Lauzirika Itelazpiko zuzendari nagusiak sariak eman dizkio irabazleari, Donostiako LABE Gastronomia Berrikuntza Zentroaren eta Eureka!Zientzia Museoaren laguntzari esker. Azken honekin Itelazpik lankidetza-hitzarmena sinatuta du eta Miren Millet Mendibilek izan da bere ordezkaria, Zientzia Fisikoetan lizentziatua eta Museoko langilea.
Topaketari esker, emakumeek telekomunikazioen azpiegituretan bizi duten egoera hurbilagotik ezagutzeko aukera izan dugu. Historikoki gizonezkoei lotutako sektorean, Olaia bezalako emakumeen lanak, joera pixkanaka aldatzen ari dela erakusten du. Alderdi pertsonalari dagokionez, eta Emakumeen Nazioarteko Egunaren ekitaldeekin bat etorriz, bertaratutakoek zainketen arloko egoera berdintasunean egiteko bultzatu egin da.
ITELAZPIk lehiaketako parte-hartzaile guztiei euren lana nabarmendu eta eskertu nahi die, baita Olaia Justo, eta Ezentis enpresari, konpromiso handia erakutsi bai dute emakumea teknologian ikusarazteko eta emakumeak telekomunikazio azpiegituren sektorean partaidetza bultzatzeko helburuarekin.






