

Gaur goizean, Itelazpik eta Ikaslanek topaketa birtual bat egin dute #TelekoSaria sariaren edizio berri bat aurkezteko. Ekimen hau bi erakundeek 2018. urteaz geroztik duten hitzarmenean jasotako lankidetza-jardueren parte da. ITELAZPIk konpromiso sendoa du gizartearekin, eta herritarrekiko alorrean, erantzukizun sozialeko politikak zabaltzeko asmoarekin, ikastetxeetan jartzen du arreta. Kasu honetan, Itelazpin izaten ditugun jarduerekin (telekomunikazioak, energia, elektronika eta obra zibila, batez ere) bat datozen ikasketak egiten dituzten ikasleen prestakuntzan oinarritzen da.
Topaketan, ikasleen parte-hartzea bultzatzen lagunduko duen promozio-bideoa aurkeztu da, baita lehiaketaren oinarriak jasotzen dituen kartela ere. Deialdia 2021eko ekainaren 30ean amaituko da. Aurkeztutako proiektuak uztailean eta irailean aztertuko dira. Saria urrian emango da.



