

Eusko Jaurlaritzak, 2021eko ekainaren 21ean plataformaren bertsio berria zabalduko du, haren zerbitzua eskakizun berrietara egokitzeko eta erabilera erraztuko duten hobekuntza nabarmenak sartzeko asmoz. Aldaketa-prozesu horrek botere esleitzaileei eta enpresa lizitatzaileei eragiten die. ITELAZPI, botere esleitzailea denez, sistema berria erabiltzeko prestatzen ari da, xedatu diren prestakuntza-jardueretan parte hartuz. Eta, bestalde ere plataforma berria enpresa hornitzaileen artean bultzatu egin nahi du, garatzen ari den prozesuaren berri emanez eta plataforma berriak berme guztiekin erabili ahal izateko beharrezkoak diren ekintzak egitera animatuz.
Erabilgarri dauden baliabideak:
- On-line ikastaroen egutegia. Ekainaren 1etik aurrera hasten dira enpresei zuzendutako jardunaldiak (ikus III. modulua):
- Material didaktikoak (aurkezpenak, ikastaroak eta erabiltzailearen eskuliburua):



