

Ostiral honetan, ekainaren 11n, Itelazpik “Eusko Jaurlaritzaren IoT Proiektuak” jardunaldian parte hartu du. Jardunaldia Informazio eta Komunikazio Teknologien Zuzendaritzak antolatu du, eta bertan EJIE sozietate publikoak ere parte hartu du. Jardunaldian, Lakuako bilera-geletan jarri diren IoT teknologian oinarritutako CO2 neurgailuen proiektu esperimentala aurkeztu da. Sentsore horiei esker, aireztapenaren beharraz informazioa jaso daiteke, eta, zalantzarik gabe, COVID 19-aren aurkako borrokaren funtsezko ekintzetako bat izan daiteke. Jardunaldia, Itelazpik teknologia berri honek eskaintzen dituen aukerak azaltzeko ere balio izan du, ia edozein objektu sentsorizatzeko gai da eta aplikazio kasu ugari ditu eta.
ITELAZPI azkeneko bi urtetan hainbat proiektu pilotutan ari da lanean, hala nola Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzako aparkalekuan sentsore batzuk jartzea, une bakoitzean libre zeuden aparkalekuak ezagutzeko; HAZIrekin lankidetzan aritzea abereak geolokalizatzeko; edo Alokabiderekin koordinatutako pilotua, alokairuko babes ofizialeko etxebizitzen eraginkortasun energetikoa hobetzeko. Proba-programa horri esker, UPV/EHUk gomendatutako LoRa teknologiaren hautaketa berretsi ahal izan da.
Aurten Itelazpi lehiaketa publikoa prestatzen ari da, etorkizuneko IoT sare publikoa hedatzeko beharrezkoak diren elementu teknikoak eta zerbitzuak kontratatzeko aukera emango duena. Sare hori administrazioen eta biztanlegoaren zerbitzura egongo da, teknologia horren gainean garatzen diren eraldaketa digitaleko ekimenen euskarri gisa.



