

- Matxalen Lauzirika Itelazpiko zuzendari nagusiak hizkuntza ofizialen erabileran jarraitu beharko dituzten hizkuntza-irizpideak errepasatu ditu.
- Bileran Eusko Jaurlaritzako Sonia Isasi, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Hizkuntza-plangintza arduradunaren parte hartu du .
- Ekimena Itelazpik duela zenbait urtetik lantzen duen Hizkuntza Normalkuntzako estrategiaren barruan kokatzen da, eta 2022an BIKAIN Zilarra ziurtagiria lortza du helburu.
Matxalen Lauzirikak, Itelazpiko zuzendari nagusiak, langile guztiak bildu ditu sozietateak duela zenbait urtetik lantzen duen hizkuntza-normalkuntzako prozesuaren azterketa egiteko. Besteak beste, langileek EAEko bi hizkuntza ofizialen (euskara eta gaztelania) erabileran aplikatu behar dituzten hizkuntza-irizpideak gogorarazi dira. Irizpide horiek berriki berrikusi dira EAEko Administrazio Orokorrean eta menpeko sektore publikoan aplikazio-esparru berrira egokitzeko. Topaketa Derioko Baserri Antzokian egin da, Txorierriko Euskara Sustatzeko Elkartearen egoitzan, eta Itelazpik urtetan lankidetza hitzarmena sinatu duena. Bileran Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Hizkuntza-plangintza arduradunak, Sonia Isasik parte hartu dute.
Topaketak Itelazpik euskararen erabilera sustatzeko komunikazio eta sentsibilizazio ekintzak garatzeko erabiliko duen irudia aurkezteko ere balio izan du.
Itelazpi hizkuntzaren normalizazioan ari da lanean duela zenbait urtetik hona. Prestakuntza-prozesu horri esker, egungo 2021-2024 Plan Estrategikoak bere erronken artean 2022an BIKAIN Zilarra ziurtagiria lortzea du helburu



