

Urtero bezala, ITELAZPIk harrera egin die telekomunikazioen instalatzaileen hiru lurralde-elkarteei: ABITEL Bizkaian, ADITEGI Gipuzkoan eta AVEITEL Araban. Bilera ITELAZPIk hiru elkarteekin duela bost urte sinatu zuen hitzarmenaren esparruan egin da, eta bi aldeak erabat eroso egon dira beti. Bilera baliagarri izan da telekomunikazio-instalatzaileen parte-hartzeak LTDko zerbitzuak behar bezala jasotzeko berebiziko garrantzia duen egoeren azterketa egiteko.
Topaketak balio izan du, halaber, Elkarteen ekintzak koordinatzeko, hala nola etorkizunean emisioak ultra goi-definizioan prestatzeko, edo ITELAZPIk dagoeneko hasi duen IoT Lora sare publikoa hedatzeko.
Azkenik, ABITELek urteko topaketa aurkeztu du. BertanMatxalen Lauzirika ITELAZPIko zuzendari nagusiak hartuko du parte.



