
- IoT sareak estaldura emango die ekimen publikoak bultzatutako proiektuei, arreta berezia jarriz landa-eremuetako erabilera-kasuei, eremu horietan digitalizazioaren eta arrail digitalaren murrizketaren aurrerapena bultzatuz.
- Esleipen-prozesua duela gutxi amaitu da, eta sareko enborreko elementuen hornidura, instalazioa eta mantentze-lanak jasotzen ditu: oinarri-estazioak (gateway izenekoak) eta zerbitzari zentrala.
- Sarea 40raino heldu daitekeen oinarri-estazioren hedapenarekin hasiko da, estaldura orokorra emateko. Aurrerago, eskaria zehaztu ahala eta honen arabera hedapena 450 oinarri-estazioetara zabaldu ahal izango da, beharrezko estaldura emateko, 400.000 sentsoreko kopuru teorikoari zerbitzua emanez.
Itelazpik amaitu du irismen handiko eta potentzia txikiko IoT sarea (LPWAN) hedatzeko beharrezkoa den enborreko ekipamendua esleitzeko prozesua. Sare hori herri-administrazioei zerbitzuak emateko diseinatuta dago, batez ere landa-eremuetan egiten diren erabilera-kasuetarako. Bertan, aukeratutako teknologiak, LoRaWANek, aplikazio handiena du, gutxieneko kontsumoarekin hamabi bat kilometroko distantziak betetzeko gai delako, eta hainbat urtetako autonomia ematen dielako zabaldutako sentsoreei.
Itelazpik OrbiWISE fabrikatzaile suitzarra hautatu du sare-zerbitzaria inplementatzeko, hau da, sentsoreek hartutako informazioa zentralizatzen duen eta azken aplikazioekin konektatzen duen enborreko elementua. Euskaltelek instalatuko eta mantenduko du zerbitzari zentrala.
Sareko beste funtsezko elementuari dagokionez (oinarri-estazioak), Itelazpik Multitech fabrikatzaile amerikarra hautatu du. Oinarri-estazioek estaldura ematen diete sentsoreei, eta zerbitzari nagusiarekin komunikatzen dira. Hasiera batean hedatutako oinarri-estazioak Itelazpiko emisio-zentroetan jarriko dira. Aurrerago, eskaria zehazten den neurrian, oinarri-estazio berriak zabalduko dira estaldura behar den lekuetan, eta guztira 450 estazio aurreikusiko dira 3-5 urteko epean. Sarea 400.000 sentsore artatzeko gai izango da. Oinarri-estazioen hornidura, instalazioa eta mantentze-lanak ALTEL eta SISTELEC enpresei esleitu zaizkie.





