


- Duela gutxi amaitu den lizitazioari esker, 15 urtetik gorako erabilera duten ekipoak berritu ahal izango dira Ganeta, Zaldiaran eta Karakateko emisio-zentroetan.
- Kontratuak, 3 lotetan banatua eta 260.000 euro inguruko zenbatekoan esleitua (BEZik gabe), goi-mailako (10 KW), batez besteko (2 KW) eta potentzia txikiko (500 W) ekipoen hornidura jasotzen du.
- Ekipamendu berria ere sartuta dago kontratuan, Artzubiko emisio-zentrotik Gipuzkoako EiTB MEDIAren emisioak indartuko dituena.
Itelazpiren ardatz nagusien artean, eragin ekonomiko eta sozial nabarmena duena, FM irrati-seinaleen garraioa eta hedapena dago. Zerbitzuak EiTB MEDIA erakunde publikoari ematen zaizkio, bai eta autonomia-erkidegoko eta estatuko hainbat irrati-difusore pribatu nagusiri ere.
Esparru horretan, Itelazpik FM irrati-sarea berrituko du, hainbat irrati pribaturi (Cadena SER, Los 40 principales edo Kiss FM) hedapen-zerbitzuak emateko. Duela gutxi amaitu den lizitazioari esker, zaharkitutako ekipamendua berritu ahal izango da, 15 urte baino gehiagoko etengabeko erabilerarekin.. Ekipamendua 260.000 euro ingurukoa izango da (BEZik gabe), eta ROHDE&SCHWARZ fabrikatzaile alemaniarrak eta WORLDCAST SYSTEMS frantsesak hornituko dute. Zaldiarango (Gasteiz), Ganetako (Alonsotegi, Bizkaia) eta Karakateko (Soraluze, Gipuzkoa) emisio-zentroak izango dira ekipamenduaren xedeak.
Ezaugarri teknikoei dagokienez, hornidurak hiru ekipamendu-kategoria ditu: potentzia handia, ertaina eta txikia. Potentzia handieneko ekipamendua (10KW), fabrikatzaile alemanak hornitua, Ganetan instalatuko da. Potentzia ertain eta baxuko gainerako ekipamendua (2KW eta 500W), fabrikatzaile frantsesak hornitua, Zaldiarango eta Karakateko emisio-zentroetara bideratuko da. Nolanahi ere, instalazio guztiek erreserba-elementu bat izango dute, eta horri esker, ekipamendu nagusiko akatsen bat egonez gero zerbitzu-etendurak saihestu ahal izango dira.
Lizitazioari esker, EiTB Mediaren Gipuzkoako FMko emisioak indartuko dituen Artzubiko zentro igorlearen ekipamendu berria ere esleitu da.
Politika korporatiboak
Ekipamendu berria ingurumena babesteko irizpide zorrotz batzuen arabera hautatu da, baita indarrean dagoen lege-araudian jasotako material arriskutsuei, manufakturari, fabrikazio-prozesuari, enbalajearen tratamenduari eta eraginkortasun energetikoari buruzko betekizunak ere. .





