
- Itelazpik FM irratiko eta LTD telebistako seinaleak zabalduko ditu EAEn, 2 milioi biztanleri baino gehiagori % 99,9ko eta % 100eko biztanle-estaldura emanez, hurrenez hurren.
- Enkarguak irrati- eta telebista-seinaleak Iruñako ekoizpen-estudioetara eta Larruneko TDF emisio-zentrora eramatea ere aurreikusten du, Nafarroan eta Iparraldean hedatzeko, hurrenez hurren.
EiTB MEDIA ikus-entzunezko erakunde publikoak eta Itelazpi Telekomunikazioen Herri Baltzuak enkargua berritu dute, eta azken horrek Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun modulatuko irrati analogikoko (FM) eta lurreko telebista digitaleko (LTD) seinaleak dituzten zerbitzuak ematen jarraituko du datozen 5 urteetan. Enkarguak 8 milioi euro inguruko aurrekontua du, eta 2.000.000 milioi biztanlek baino gehiagok FM Radio Euskadi, Euskadi Irratia, Gaztea, EiTB Musika eta Radio Vitoria irratiez gozatzen jarraitzea ahalbidetuko du, baita EiTB-1, EiTB-2, EiTB-3, EiTB-4 LTDko programez ere, lehengo biak kalitate estandarrean eta bereizmen handian.
Gainera, enkarguak EiTB MEDIAk Bilbon, Miramonen eta Gazteizen dituen ekoizpen estudioen arteko ekarpen zerbitzua aurreikusten du, zuntzezko loturen bidez, gehienez ere 100 Gb/s. FM eta LTD seinaleak Iruñako ekoizpen estudioetara eta Larruneko TDF emisio zentroraino garraiatzea ere aurreikusten du, Iparraldean hedatzeko.
Erabilera anitzeko azpiegitura moldakorra eta digitalizaziorako funtsezkoa
FMko eta LTDko hedapen-zerbitzuak 239 emisio-zentrok osatutako sare baten bidez ematen dira; gehienak Itelazpik kudeatzen ditu, eta % 99,9ko eta % 100eko estaldura ematen dute, hurrenez hurren. Funtsezko azpiegitura da desberdintasun digitala kudeatzeko eta herritarrei telekomunikazio-zerbitzuak ematen zaizkiela bermatzeko.
Gainera, telekomunikazio-azpiegitura hauek erabakigarriak dira lurraldeen digitalizazioan, Gauzen Interneten garapenak kokalekuen beharraeskatzen baitu eta bere teknologi honen hedapena lurraldearen oreka bermatuz egitea ezinbestekoa izango da.
Itelazpi teknologi berriak modu aktiboan ari da jorratzen. Hortik abiatuta, EiTB Mediarekin batera, eta enkargu berria kudeatuko duen Batzorde Mistoaz baliatuz, edukien hedapenean zeintzuk izan daitezkeen balio teknologiko aukera berriak zehazten lan egingo du.







