

- Marka-irudia berritzen da, eslogan berri batekin eta intsignia berri batekin, “i” ikurraren puntu berezian eraikita.
- Webgunea egitura eta eduki berriekin eguneratzen da. Aldizkariak harpidetza automatikoko sistema izango du.
- Sare sozialetako komunikazioa indartzen da.
- Hori guztia digitalizazioan finkatzen den 21-24 estrategiarekin bat etorriz eta oinarri teknologikoko sektore publikoaren komunikazio-joeraren ildotik.
Itelazpik hainbat ekintza jarri ditu abian bere komunikazio digitala sustatzeko, marka-irudi berri batean oinarrituta. «Digitalizaziorako Funtsezkoak» eslogan berria eta «i» puntu bereziarekin eraikitako irudia izango dira epealdi berri honen bi elementu bereizgarriak.
Funtsezko ekintza gisa, Itelazpik bere webgunea berritu egin du, horretarako irudia eguneratu eta edukiak berrantolaketu ditu, eta droneekin hartutako instalazioen irudiak gehitu dira. Hori guztia bere jardueraz informazioa emateko zein ingurumen naturalak sustatzeko eta horiek zaindu eta babesteari buruz sentsibilizatzeko egin da.
Itelazpik ALDIZKARIA buletina hobetu du ere, orain harpidetza automatikoa ahalbidetuko baitu eta maiztasun egokiagoan bidaliko baitzaie harpidedunei. Era berean, komunikazio puntualak modu errazean abiarazteko aukera emango du, audientziak sailkatzeko sistema berriari esker.
Azkenik, Itelazpik bultzada emango die sare sozialei, aipatutako bestelako informazioa ikus-entzule gehiagorengana irits daitezen.
Hori guztia, 21-24 estrategia orokorrarekin bat etorriz, jarduera eta zerbitzu berrien ikusgarritasuna hobetzeko asmoarekin egin da, baita transparentzia eta interes-taldeen informazio-beharrak ziurtatzeko helburuarekin ere.



