

- Berriki argitaratu da salatzaileei babesa bermatuko dien lege-proiektua.
- Itelazpi, 2017tik, aitzindaria da konplimendu penalerako arloan, UNE 19601 arauaren arabera ziurtatutako kudeaketa-sistemaren ezarpenarekin.
Joan den ostiralean, irailaren 23an, Gorte Nagusien Aldizkari Ofizialean argitaratu zen arau-hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonak babesteko lege-proiektua (ikusi hemen). Lege hori EBko Zuzentarau bati dagokio, “Whistleblowing Zuzentaraua” deiturikoari, hain zuzen ere. Zuzentarau horrek salaketa-bide publikoak eta salatzaileak babesteko moduak izateko betebeharra ezartzen du, zenbait zehaztapen eta berezitasunekin. Betebehar hori sektore pribatu zein publikorako ezartzen da.
Salaketa-kanal bat, hura kudeatzeko protokolo argi bat izatea eta salatzaileak behar bezala babestea funtsezkoak dira Compliance Penaleko edozein sistematan. Ildo horretan, ITELAZPIk aurrea hartu zien betebehar horiei 2017an, Compliance penal sistema abian jarri zuenean, gaur egun 19601 UNErekin egiaztatuta dagoena. Harrezkero, Itelazpik arrisku penalak sahiesteko sistema hobetu du, eta enpresa kolaboratzaileetan ezartzea bultzatu du, gobernu onaren eta jasangarritasunaren oinarri gisa.
Itelazpik, gertutik jarraituko du egungo lege-proiektuari egin dakizkiokeen aldaketei, hala badagokio salaketa-kanala azkenean onartuko den araudiaren edukira egokitzeko eta eguneratuta izateko.



