
- Gaur, maiatzak 17, Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Munduko Eguna da.
- Aurten, ITUren kanpaina IKTen bidez gutxien garatu diren herrialdeen ahalduntzeari buruzkoa da.
- Itelazpik, azken bi hamarkadetan, funtsezko zeregina izan du Euskadin eten digitala ezabatzeko.
Gaur, maiatzak 17, Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizartearen Munduko Eguna da. Itelazpik bere komunikazio-kanaletan efemeride horren berri eman du, hedapenean laguntzeko eta telekomunikazioen, konektibitatearen eta digitalizazioaren garapenak duen garrantziaz kontzientziatzen laguntzeko, lurraldeen lehiakortasuna bermatzeko. Telekomunikazioen Nazioarteko Batasunak (ITU), IKTetan espezializatutako Nazio Batuen Agentziak, teknologien hedapenaren bidez gutxien garatutako herrialdeak ahalduntzea du helburu, eten digitala ezabatzeko. Aipatutako efemeridea, gainera, bat dator 1969an ITU sortu zenean, eta aurten 50 urte betetzen dira izendatu zutenetik.
Egun honetan, Itelazpik telekomunikazioen unibertsalizazioan eta eten digitalaren murrizketan egindako ekarpena nabarmendu nahi du. Duela bi hamarkada baino gehiagotik, Itelazpik konektibitatea ematen du eta lurraldearen % 100ean oinarrizko zerbitzuak eskuratzeko aukera ematen du, landa-eremuetan eta biztanleria-dentsitate baxuko eremuetan sarbidea bermatuz. Wi-Max Banda Zabaleko Sarea landa-eremuan, LTDaren kanal estatalak hedatzeko konpromisoa edo IoT Lora sare berria bezalako proiektuek, teknologia Euskadiko edozein txokotara iristea ahalbidetzen dute.




