


- Itelazpik eta Ikaslan Euskadik 2017tik lotzen dituen lankidetza-hitzarmena berritu dute.
- Etapa berri honen barruan, joan den astean Itelazpik Eibarko Armeria Eskola bisitatu zuen.
Itelazpik eta Ikaslan Euskadik, Lanbide Heziketako Eskola Publikoen Elkarteak, beren bideak lotu zituzten 2017an lankidetza-hitzarmen baten bidez. Hitzarmen horren helburu nagusia, ikasleei Itelazpik eman zezakeen ezagutza praktikoa hurbiltzea eta telekomunikazio publikoen azpiegiturak eskolen esku jartzea izan ziren, baterako proiektuak eta ikerketa-ekimenak garatzeko.
Duela egun batzuetatik hona, Itelazpik eta Ikaslan Euskadik beren konpromisoa berritu dute hitzarmen berri baten bidez. Hitzarmen horren indarraldia mugagabea izango da, bi aldeek hala uste duten bitartean. Bi erakundeen arteko sintonia onak mesede egiten dio esparru berri horri, eta horrek erakusten du elkarlana sustatzen jarraitzeko interes komuna dagoela.



