

- Bisita, Itelazpiko zuzendari berriaren aurkezpenerako eta bi erakundeak lotzen dituen Enkarguaren alderdi estrategikoak bateratzeko balio izan zuen.
- Itelazpik, Eusko Jaurlaritzako telekomunikazioen sozietate publikoak, EiTB Media taldearen FM irrati-seinaleak eta LTD telebista garraiatzen ditu.
Joan den ostegunean, irailaren 14an, Xabier Zubiaur Itelazpiko zuzendaria, EiTB Mediaren Bilboko egoitzara joan zen lehen aldiz, eta Igor Jainaga, ikus-entzunezkoen erakunde publikoko Teknologia eta Ustiapen zuzendariak, hartu zuen. Kargu horrez gain, Jainaga Itelazpiko Administrazio Kontseiluko kidea da.
Bisitari esker, Telekomunikazioen Sozietate Publikoko zuzendari berria aurkeztu ahal izan zen, eta bi erakundeak batzen dituzten proiektu nagusiak bateratzeko balio izan zuen. Proiektu horiek 2022an sinatutako Enkarguaren bidez bideratu ziren, eta 2026ko ekitaldira arte egongo da indarrean.
Bi erakunde publikoek harreman historiko estua dute. Itelazpik (Irrati Telebista Azpiegiturak / Infraestructuras de Radio y Televisión-en akronimotik datorren marka komertziala), 2003an sortu zenetik, ikus-entzunezko taldeak estudioetan ekoizten dituen FM irrati-seinaleak eta LTD telebista-seinaleak euskal herritarrei helarazteko funtsezko zeregina betetzen du. Prozesu horri garraio eta zabalkunde teknikoa esaten zaio, eta EAEn banatutako 200 instalazio baino gehiagoren bidez egiten da (zentro errepikatzaile bezala ezagutzen direnak), lurraldearen % 100ari estaldura emanez.



