


- Ikasleek Zaldiaran mendian kokatutako telekomunikazio-instalazioaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izan zuten.
- Bisita irakaskuntza-arloko dibulgazio-programaren barruan kokatzen da, gizarte-erantzukizuneko ildo nagusietako bat baita.
Joan den ostiralean, irailaren 29an, Itelazpik Zaldiaran mendian (Gasteizko hegoaldean) kudeatzen duen telekomunikazio-instalazioa bisitatu zuten Egibide Arabako ikastetxeko ikasleek.
Telekomunikazio eta Informatika Sistemen Goi Mailako Heziketa Zikloaren bigarren kurtsoa orain hasten duten ikasleek, telekomunikazio sare publikoko instalazio nagusi baten funtzionamendua zehatz-mehatz ezagutu ahal izan zuten. Telekomunikazio sare hori 80ko hamarkadaren hasieran sortu zen, EiTB Media irrati eta telebistako erakunde publikoaren sorreraren ondorioz, eta 2003. urteaz geroztik Itelazpik kudeatzen du.
Bisitan, instalazioa osatzen duten sistemak azaldu ziren, oinarrizko zerbitzuak ematen dituztenetatik hasita (azpiegitura, energia eta garraioa), eta, ondoren, emandako zerbitzuak zehaztu ziren: FM irratia eta LTD telebista, komunikazio kritikoak eta hirugarren erakundeen baterako kokapena. Hori guztia ikuspegi praktiko batetik bideratuta eta ikasleek instalatzaileen sektorean egin beharko duten benetako jarduerarekin lotuta.
Itelazpik, hainbat jarduera garatzen ditu Erantzukizun Sozial Korporatiboaren esparruan. Irakaskuntzaren esparruan jakintza zabaltzea da gizartearekiko konpromisoaren ekintza-ardatz nagusietako bat. Duela hamarkada bat baino gehiagotik, Itelazpik konpromiso hori gauzatzen du, ikastetxeei (unibertsitatekoei eta lanbide-heziketakoei) telekomunikazio-instalazioak bisitatzeko aukera eskainiz.
Gure instalazioak bisitatzeko informazio gehiago jaso nahi izanez gero, deitu komunikazioa@itelazpi.eus helbidera.



