- Jardunaldiaren helburua hiru arlotan prestatzea eta sentsibilizatzea izan da: ingurumena, laneko segurtasuna eta osasuna eta zigor arloko betearazpena, kudeaketa EMAS, ISO 45001 eta ISO 19601 estandarren bidez sistematizatzearen garrantzia gogoraraziz, horiekin bat baitator Itelazpi.
- Euskadiko Parke Teknologikoko Zamudio/Derioko Campusean antolatu da jardunaldia, eta Xabier Zubiur Itelazpiko zuzendari nagusia izan da buru.
Urriaren 24ko goizean, Euskadikoko Parke Teknologikoko Zamudio/Derioko Campuseko eraikin nagusiko XO aretoan, gaur egun gure jardueraren hainbat arlotan zerbitzu teknikoak ematen dituzten enpresa hornitzaileekin prestakuntza eta sentsibilizazio jardunaldia egin zen.
Jardunaldiaren irismena, Itelazpiren gobernu onaren ereduaren oinarrizko hiru zutabetan zentratu zen: ingurumenaren kudeaketa, pertsonen segurtasuna eta osasuna, eta zigor betearazpena. Sozietate Publiko honetako zuzendari nagusi, Xabier Zubiaur buru zela, aztertu beharreko gaien garrantzi handia gogoratu zuen hitzaldian, eta ordezkatutako erakundeei konpromiso eta zorroztasun osoa eskatu zien bertan landu ziren gai guztietan.
Zubiaurren esku-hartzearen ondoren, Miren Urcelay, Ondoan enpresako aholkulariak emandako lehen blokeari ekin zitzaion, enpresa hornitzaileen jarduerak gidatu behar dituzten ingurumen-jarraibideak azaltzeko. Ondoren, Iratxe Torreira, Itelazpiko kalitate arduradun eta juridikoak, zigor-blokea irakatsi zuen, Zigor Kodean jasotako delitu nagusiak eta Itelazpiko Kode Etikoaren arabera espero ziren portaerak gogoratuz.
Azken blokea Mikel Villarrek eman zuen, Itelazpitik kanpoko prebentzio-zerbitzua ematen duen PREVITEK enpresako teknikariak. Villarrek telekomunikazio-instalazioetan dauden arrisku ugariak azpimarratu zituen, baita enpresek lehenetsi behar dituzten prebentzio-, zuzentze- eta dokumentazio-neurriak ere.
Jardunaldiari amaiera emateko, Zubiaurrek gogora ekarri zuen Sozietate Publikoak Gobernu Onarekin duen konpromiso sendoa eta EMAS, ISO 45001 eta ISO 19601 kalitate-sistemak ezartzeko egindako ahalegina, betetzearen eta etengabeko hobekuntzaren berme gisa. Zuzendari nagusiak gogorarazi zuen, halaber, oso garrantzitsua dela estandar horiek hartzea eta beren eragin-ingurunean trakzio-erakunde gisa jardutea.