- Programaren bigarren zatiak Lanbide Heziketako lau ikastetxe hartu ditu.
- Itelazpiko instalazioak hamaika ikastetxek bisitatu dituzte guztira.
- Itelazpik 2024/2025 programa martxan jarri du.
Joan den ostiralean, maiatzak 24, amaitu zen Itelazpiko telekomunikazio-instalazioetara bisita gidatuak egiteko programa, 11 ikastetxetako 100 ikasle baino gehiagoren balantzearekin. Ikasleek esperientzia praktiko paregabe batekin osatu ahal izan zuten beren prestakuntza, errealitatera hurbiltzeko aukera eman ziena, bisitetan parte hartzen duten zikloei balio handia ematen dien jarduera izanik.
Maiatzean garatu zen programaren bigarren tarte honetan, Lanbide Heziketako 4 ikastetxeren bisita jaso ziren: CIFP Andra Mari (Galdakao), CIFP Barakaldo, CIFP Tartanga (Erandio) eta CIFP Iurreta.
Bisitak iazko irailaren amaieran hasi ziren, programaren lehen zatia izanik, eta lehenengo deialdi honetan ikastetxe hauek hartu zuten parte:
- OIZ mendiaren instalazioa: CIFP Emilio Campuzano (Bilbo) eta CIFP San Jorge (Santurtzi).
Bilboko Ingeniaritza Eskolako Telekomunikazio Ingeniaritza Masterreko ikasleak. - Zaldiaran mendiko instalazioa (Vitoria-Gasteiz): CIFP Mendizabala (Vitoria-Gasteiz) eta Egibide itunpeko ikastetxea (Vitoria-Gasteiz).
- Jaizkibel mendiaren instalazioa (Hondarribia): CIFP Armeria Eskola (Eibar) eta CIFP Don Bosco (Irun).
Programaren jatorria eta helburuak
Itelazpik duela 10 urte baino gehiagotik egiten dituen bisita gidatuen programa, Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren arloko ekintza garrantzitsuenetako bat da, Dibulgazioa eta Bokazioak STEM ardatzaren barruan.
Itelazpik, duen balio handiko ezagutza tekniko eta espezializatuaren jakitun izanik, gizartea garatzen eta hobetzen laguntzeko modu bat aurkitu du, ezagutza hori zabalduz eta transferituz. Eta, hain zuzen ere, LHko eta Unibertsitateko ikastetxeak dira bi kolektibo egoki ezagutzaren transferentzia hori bideratzeko, ikasleen jakintza aberastu eta osatzeko aukera ematen duena, esperientzia praktiko aberasgarri batekin eta urtez urte harrera bikaina duena.
Bisita-programaren antolaketa
Eremu publikoan, bisita-programa bi hitzarmenen bidez egituratzen da. Alde batetik, Itelazpik hitzarmen bat du Ikaslanekin, eta horrek aukera ematen du programa koordinatzeko Euskadiko sare publikoko LHko zentroekin. Bestalde, unibertsitateari dagokionez, Itelazpik UPV/EHUren Bilboko Ingeniaritza Eskolarekin duen hitzarmenaren bidez bideratzen du programa.
Programak parte hartzeko aukera ematen die ikastetxe pribatu zein itunduei, eta bisitak egiteko kudeaketak zuzenean koordinatzen dira interesdunekin.
2024 – 2025 Programa
Itelazpik 2024 – 2025 programa jarri du martxan. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu hemen.