
- Ricardo Lizundia, telekomunikazio-ingeniaria eta IoT sarea Itelazpin hedatzearen arduraduna, Euskadin aitzindaria den sarea aurkeztu zuen.
- Q-epeak antolatu zuen topaketa, BBPPk sektore publikoko digitalizazioari buruz dituen jardunbide egokiak trukatzeko.
EAEko IoT sare publikoa errealitate bat da jada, eta EAEko lurralde osora hedatzea urrats sendoz doa aurrera. Hala azaldu zuen Ricardo Lizundia, telekomunikazio-ingeniariak eta sarea Itelazpin hedatzeko arduradunak, ekainaren 14ko jardunaldian.
Sektore publikoaren zerbitzura dagoen sarea da, eta, adibidez, ur-partzuergoen (CABB, Gipuzkoako Urak, AMVISA, besteak beste) kontagailu digitalak irakurtzeko erabiltzen da.
Lizundiak, halaber, LoRaWAN estandarrean oinarritutako teknologia sortu berri honen aplikazioa azaldu zien bertaratutakoei, Bilboko Ingeniaritza Eskolaren gomendioz, Alokabide sozietate publikoak kudeatzen duen alokairuko etxebizitzen parkearen sentsorizazioan. Baita HAZI sozietate publikoak bultzatutako abelburuak geolokalizatzeko aplikazioa ere.
Topaketa Q-epeak antolatu zuen, gaur egun Euskaliten talde aurreratua denak. Bertan, sektore publikoan kudeaketa- eta kalitate-praktikak aplikatzeari buruz eztabaidatzen ari dira erakunde publikoak.
Oraingo honetan, digitalizazio-jardunbide egokiak partekatzeko balio izan zuen jardunaldiak. Itelazpik espazioa partekatzeko aukera izan zuen Gartner aholkularitza-enpresarekin, Bilboko Udalarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta EJIE informatikako sozietate publikoarekin.




