- Erick Jimenez Acedok, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterreko ikasleak, Itelazpi Saria jaso du 5G sareen eta LTD hedapen-sarearen arteko konbergentzia aztertzen duen TFMagatik.
- Saria Xabier Zubiaur, Itelazpiko zuzendari nagusiak, banatu du.
Joan den astelehenean, ekainak 17, Itelazpiko zuzendari nagusi Xabier Zubiaurrek, Itelazpi Saria eman zion Bilboko Ingeniaritza Eskolako Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterreko ikasle Erick Jiménez Acedori. 1.500 euroko sariak 2023-2024 ikasturtean defendatutako Gradu/Master Amaierako Lan Onena (TFG/TFM) aitortzen zuen. Charles Pinto Eskolako zuzendaria izan zen hitzorduaren buru.
Erick Jiménezek aurkeztutako lana Pablo Angueira irakasleak tutorizatu du, eta aurretik balorazio akademiko gorena jaso du. Horrek, Itelazpirentzat aztertutako gaien garrantziarekin eta ikaslearen espediente akademiko bikainarekin batera, bere hautagaitzaren erabakia hartu zuen.
Saritutako TFMak ondorio garrantzitsuak atera ditu 5G sareen eta Lurreko Telebista Digitaleko ikus-entzunezko sarearen (LTD esaten zaio) arteko bateratze-aukerari buruz. Horrek ateak irekitzen ditu edukiak streaming bidez banatzeko eta sistema kooperatibo bat sortzeko. Azterlanak, LTD ATSC 3.0 hedapen-estandarra hautatu du, IPan oinarritutako Lurreko Telebista Digitalaren estandar gisa lehen aldiz sortu dena.
Erick Jimenezek doktore-tesiaren hasierari ekingo dio orain, 3GPP nazioarteko erakundean diseinatzen ari diren LTD hedatzeko modu berriak aztertzeko.
Enpresa Sariak
Bilboko Ingeniaritza Eskolak urtero Enpresa Sarien deialdia egiten du. Bertan, ikasturtean zehar defendatutako Gradu Amaierako Lan (GFT) / Master (TFM) onenak aitortzen dira. Ekimen horretan Itelazpik hamarkada bat baino gehiago darama parte hartzen, bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmenari esker.