
- Plantillarekin egindako ekitaldi batean, Euskara Batzordeak Euskarazpi erabilera-gida aurkeztuko du, hartutako hizkuntza-irizpideen aplikazioa errazteko.
- Gidaren azaleko irudia plantillak parte hartu duen ideia-lehiaketa bati esker egin da.
Datorren ostiralean, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko du Itelazpik. Euskara Batzordeak, bere langileekin batera, EUSKARAZPI erabilera-gida aurkeztuko du, 2021-2022 Euskara Planaren esparruan antolakundeak hartutako hizkuntza-irizpide nagusien aplikazioa erraztea helburu duena. Langileen lankidetzari esker egin da gida, ideia-lehiaketa baten bidez.
Itelazpik hizkuntza-normalkuntzaren prozesuan sustatzaile izan nahi du bere eragin-eremuaren barruan, eta, horregatik, ekimen bat jarri du abian bere enpresa hornitzaileekin eta erakunde laguntzaileekin. Ekimenaren helburua idatzizko eta ahozko harremanetan euskararen erabilera hobetuko duten jarraibideak identifikatzea da. Hori guztia #ItelazpiEuskaraz gizarte-ardatzaren barruan egingo da, aurten esparru horretan bultzada indartuko duen logotipo propioa baitu.





