

- Jaialdia Bilbon egingo da abenduaren 3tik 11ra bitartean.
- Ekimena erakunde publikoak mendizaletasunarekin eta naturgune nagusien sustapenarekin duen konpromisoaren barruan kokatzen da.
Itelazpik Mendi Film mendiko zinemaldia babestuko du jarraiko hirugarren urtez, Bilbon ospatuko dena abenduaren 3tik 11ra bitartean. Babesletza #Mendira gizarte-erantzukizunaren ardatzaren barruan kokatzen da, zeinen bidez Itelazpik mendizaletasuna eta naturgune nagusien zainketa sustatzen baititu, Itelazpiren jarduera garatzeko funtsezko espazioak. Ekimen horren bidez, Itelazpik jarduera horrek sortzen duen eragin saihestezina lehengoratu nahi du.
Konpromiso hori indartu egiten da, gainera, Euskal Mendizale Federazioarekin sinatutako hitzarmenarekin. Hitzarmen horrek mendizaleen eskura jartzen du telefonia mugikor profesionaleko sare publikoa (TETRA), araututako martxak koordinatzeko. Gainera, Itelazpiren web-orrialdean badago atal berezi bat, sozietate publikoaren zentroak dauden lurretan barrena doazen 35 mendi-ibilbide baino gehiago zehazten dituena.



