

- Kongresua FENITEL telekomunikazio instalatzaileen Estatuko elkarteak antolatu du, sektoreko eragile nagusiak bilduta.
- Lauzirikak hitza eman zion telekomunikazioen azpiegitura publikoen sektoreari, eta 5G landa-eremuetan hedatzean izan behar duten funtsezko rola azaldu zuen.
“Berreskurapenarekin konektatuak” izenburupean, FENITEL Telekomunikazioen Instalatzaile eta Integratzaileen Federazioak urtero antolatzen duen TELCOM kongresuaren edizioa hasi zen atzo, abenduak 14. Bertan izan da Matxalen Lauzirika Itelazpiko zuzendaria, bera ere buru duen UNIRED erkidegoetako operarien elkartearen izenean.
Gaur, abenduak 15, egin den bigarren jardunaldian, Lauzirikak 5G artearen egoera aztertzeko mahai-inguruan parte hartu du. UNIREDeko presidenteak telekomunikazioen azpiegitura publikoak eta landa-eremuetako hedapenean duten funtsezko papera balioetsi ditu. Mahaia Arturo Azcorrak, Ikus-entzunezko Komunikazio Zerbitzuen Telekomunikazio eta Antolamenduko zuzendari nagusiak, eta Cellnex Telecom, Vantage Towers, Hispasat operadoreen zein DigitalES patronaleko ordezkariek osatu dute.
Egitarau osoa eta streaminga nahieran: https://telcom2021.fenitel.es/



